nor gara?

 

GURDI nekazaritza kooperatiba da, 2003an sortua. Bere jardun nagusia baserritarrei produktuak eskaintzea da, era guztietakoak. Ikusi Produktu eta zerbitzuak atala.

GURDIren helburua da baserritarrak behar dituen produktuak ahalik eta preziorik merkeenean eskuratu, eta ahalik eta preziorik txikienean saltzea.

GURDI beste bi nekazaritza kooperatiba hauek osatzen dute:

ehnelur


ineko

Kooperatiba hau duela 18 urte sortu zen Gipuzkoako EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) sindikatuaren babesean. Bere jarduna hainbat zerbitzu eskaintzea da, bai baserritarrari lehentasunez, eta bai beste edozein herritarri.

Zerbitzu horien artean Aseguruak, Ingeniaritza Zerbitzua, Zerbitzu Juridikoa, Ordezkapen Zerbitzua eta Gasolioaren salmenta daude, besteak beste.

 

Itziarko Nekazarien Kooperatiba da INEKO. Duela 40 urte inguru sortu zen, eta bere jarduera nagusia pentsua egitea eta saltzea da. Horrez gain, denda ere badauka bertan, Itziarko poligonoan.

GURDIren atzean, EHNELUR eta INEKOren bitartez, Gipuzkoako 1.500 baserritar baino gehiago daude.