Zurekin

Jakoba Errekondo Gurdira dator!

Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan…zein lan egin eta noiz? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu… Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza? Izan ere, zenbat lan!

Galdera guzti hauei erantzuna emateko eta lana errazteko, Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak kaleratu berri dute Landareak Lantzen izeneko gida liburua.

Bertan aurkituko duzu urte osoan egin beharreko lanen egutegia, sasoi bakoitzari, hilabete bakoitzari eta ilargialdiari lotuta. Era berean eta gure lanak ikasteko bide izan ditzagun, lan bakoitza noiz eta nola egiten dugun jasotzeko aukera ematen du agenda honek. Zenbat aldiz gertatu zaigu: hazia nondik ekarri genuen ahaztu edo noiz erein genuen edo zein ongarri eman genion ez gogoratzea… Ikasteko bide onena egindako lan guzti-guztiak ahal den eta zorrotzen jasotzea da. Jaso eta ikasi. Datu guztiak jasotzeko erreminta bikaina Landareak Lantzen gida-liburua, agenda formatuan bait dator.

Landareak Lantzen 2018 gida ekarri berri dugu Gurdira baina ez gera hor geldituko. Dauzkazun zalantza guztiak erantzuteko Jakoba Errekondo etorriko da Gurdira azaroaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Landareak Lantzen liburu berriaren aurkezpena egin eta, bide batez, landareen zuzeneko kontsultategia ere izango da bertan. Sarrera librea da!

Zuen zain egongo gara!

albistea

Kaixo mundua, bueltan gaude

 

orain hasiko gara lanean beti bezala

Kaixo

Ongi etorri

© 2017 by Ehnelur SCL.