Nor gara
Gure enpresa
Gurdi, baserritarrengandik eta baserritarrentzako sortutako denda da
Orain dela 40 urte baino gehiago, zenbait baserritarrek EHNE sindikatua sortu zuten, inguruko baserritarrei beraien bizimodua aurrera eramateko borroka estu horretan esku bat botatzeko asmoz.
Gure misio nagusia lehenengo sektorea bermatzea eta mantentzea da, beharrezko produktu eta zerbitzuak prezio justuan eskeiniz.
Gure lana
Baserrirako produktuetan espezializatuak gaude, baina edozein etxetan beharrezkoak diren produktu sorta zabala aurkituko duzu bertan: abeltzaintza, lorezaintza, baratzea, burdindegia, jakiak...
Gure ezagutzarekin zure nahietara moldatzen gara kalitatezko zerbitzu eta produktuekin, esperientzia handiko langileak ditugu zure zerbitzura.
Lehenengo sektore jasangarri bat sustatzen dugu, zentzu sozial, ekonomiko eta ekologikoari erreferentzia eginaz.